AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Atresmedia
2024/12/11 08:19

Igandean atxilotu zuten gidari bat Hernanin (Gipuzkoa), pertsona migranteak legez kanpo garraiatzeagatik. Haietaz probestuta, dirua kobratzen die bere furgonetan eramateagatik. Ez dute zehaztu non jasotzen duen jendea ibilgailuan, baina badirudi Portugalera mugitzen dituela; igandean, behintzat, hura zen helmuga.

Furgoneta atzeman zuten unean, hamar pertsona zihoazen bertan, jatorri desberdinekoak guztiak. 25 urte ditu gidariak. Negozio horren ustezko arduraduna ere ibilgailuan zihoan une horretan, eta gainean zeraman biktimei kobratutako dirua. Arduradun hori ez zuten atxilotu, baina badirudi ikerketapean dagoela.

EZ DAGO IRUZKINIK