ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/26 11:59

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak joan den irailean jakinarazi zuen proiektu berri bat abiatuko duela Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan: errefortzu-eskolak. "Langile-klasearen elkarlaguntza eta defentsa" izango dituzte oinarri eskola horiek eta, batez ere, bi helburu bete nahi dituzte: "bizi-baldintzen pobretze orokorrari aurre egitea" batetik, eta "euskara langileriaren proiektu kulturalean txertatzeko bidean ekarpena egitea" bestetik. Momentuz, eskolako askotariko edukiekin laguntza eskaintzea izango da asmoa, ikasleei batez ere.

Datorren astelehenean, urriaren 30ean, errefortzu-eskolen proiektua aurkeztuko dute Etxapen. 19:00etan hasita, eskolen oinarriak eta dinamikaren nondik norakoak azalduko dituzte jendaurrean. Interesa duen orori egin diote bertaratzeko deia Kontseilu Sozialistako kideek.

Borrokarako proiektu gehiago ere badituzte martxan Zumaiako Zentro Sozialistan. Ikasmateriala biltzeko kanpainarekin hasi zuten ikasturtea, eta Aholkularitza Bulego bat ere bada abian, oraingoz, soldatapeko lanari lotutako arazoei buruzko aholkularitza eskaintzen duena.

NO HAY COMENTARIOS