ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / LAB Industria
2022/06/23 11:28

Bizkaian 52.000 langile daude grebara deituta gaurko, ekainaren 30erako eta uztailaren 1erako. Izan ere, oraindik ez dago akordiorik metalgintzako lan-hitzarmena berritzeko negoziaketan, patronalak ez baititu onartu sindikatuek egindako eskaerak. Langileen ordezkariek hamazazpi puntu aurkeztu dituzte eskaera modura; besteak beste, behin-behinekotasunari mugak jartzea eta arlo guztietan subrogazioa zabaltzea exijitzen diote patronalari.

Gaur da, beraz, Bizkaiko metaleko langileen aurreneko greba eguna. Oraindik ez dituzte parte-hartzeari buruzko datu zehatzak argitaratu, baina %80 ingurukoa izan dela diote sindikatuek. Erabat geldirik daude, esaterako, Sestaoko (Bizkaia) ACB, Trapagarango (Bizkaia) Nervacero, Abadiñoko (Bizkaia) Gestamp.

Langileek piketeei ekin diete goizean goiz, esaterako, Erandioko (Bizkaia) Murueta ontziolan eta Basauriko (Bizkaia) Sidenorren —Sidenor enpresan, berez, hitzarmen propioa sinatu berri dute, baina sindikatuek salatu dute zuzendaritzak, FVEM patronalaren parte denak, uko egiten diola sektoreko hitzarmen kolektiboa berritzeari—. Ertzaintza bertaratu da Murueta ingurura nahiz Sidenorrera, eta salatu dutenez, bultzaka eta borra-kolpe bidez egin du langileen aurka.

11:30erako manifestazio batera deitu dute ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNT sindikatuek Bilbon (Bizkaia). FVEM patronalaren egoitzaren aurrean hasi da mobilizazioa, eta Arriagako zubian amaituko da.

Araban ere borrokan ari dira metalgintzako beharginak, lan-hitzarmenaren negoziaketa bete-betean. Beste lau greba egunetara deitu dute Araban.

NO HAY COMENTARIOS