ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Bertrand Lapègue
2021/01/11 10:05

Goizaldeko 01:00ak aldera gertatu da dena. Baionan (Lapurdi) kontrola jarri du polizia patruila batek; antza, geratzeari uko egin dio auto bat gidatzen ari zen emakume batek, eta Poliziaren autoaren aurka jo du. Dirudienez, orduan tirokatu dute 37 urteko emakumea polizia-agenteek.

Anbulantzia bertaratu da eta bertan artatu dute emakumea osasun-langileek, baina ospitalera eraman dute gero. Medikuek, baina, ezin izan dute ezer egin.

Tiroka hasi diren unean, autoaren kanpoaldean zeuden bi polizia-agenteak, eta Baionako fiskalak, Jérôme Bourrierrek, adierazi duenaren arabera, "tiroketaren hasieraren zergatiak zehazteke daude oraindik".

Emakumea tiroz hil duen polizia-agentea atxilotu dute, eta "giza hilketa saiakeragatik" eta "agintaritza publikoaren titular batek egindako giza hilketagatik" ikertuko dute.

NO HAY COMENTARIOS