ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Derio (Bizkaia)
2019/10/11 12:53

Derioko (Bizkaia) enpresa batean soldatapeko garbiketa-lanetan azpikontratatuta diharduen emakume langile batek sexu jazarpena salatu du, LAB sindikatuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Enpresako arduradun nagusietako batek hiru urtez mezu lizunak bidali dizkiola eta telefonoz deitu duela jakinarazi du emakume langileak, baita jarraitu egin duela ere. Gizonezkoa lantokiko goi kargu bat denez, gertakariak aditzera emateko beldur zen behargina. Gainera, azpikontratazio baldintzetan dago lanean, eta "lanpostua galtzeko beldurra" ere bazuen. Hala, ez du salaketa publikorik egin gaur arte.

Eraso horiez gain, emakumezkoak azaldu du bere bulegora edo bestelako leku bakartuetara joatera behartu duela hainbat aldiz. Hala, lanpostua galtzeko beldur zenez, epe luzean "egoera arrotz eta iraingarria" pairatu behar izan duela adierazi du. Ondorioz, egun "antsietate aldi larria" igarotzen ari da.

Gertakariak salatzeko, datorren astelehenerako, urriak 14, elkarretaratzera deitu dute Bilbon (Bizkaia). Buenos Aires kalean dagoen Instrukzio Epaitegiaren aurrean izango da, goizeko 11:00etan.