ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/25 12:18

Langile bat erail zuten atzo Iruran (Gipuzkoa), Laskibar industriagunean, nabe bat berritzeko obretan. Margoketa lanak egiten ari zela, plataforma batean irristatu eta zazpi metroko altueratik jausi zen.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 31 langile erail dituzte soldatapeko lanean Euskal Herrian. Sindikatuen arabera, azkeneko hilketa honekin gutxienez 37 dira erailak, eta bi beharginek desagertuta jarraitzen dute Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegian.

Duela bi egun, hilak 23, Bermeoko (Bizkaia) atunontzi bateko langile bat izan zen eraila Indiako Ozeanoan.