Bermeoko atunontzi bateko arrantzale bat erail dute Indiako Ozeanoan

Indiako Ozeanoko uretan arrantzan ari zela gertatu zen lan-istripua. 27 urteko behargin bat hil eta larri zauritu zen beste arrantzale bat.
Argazki Nagusia
2020ko ekainaren 23a

Ekainaren 20an lan-istripu bat izan zen Bermeoko (Bizkaia) Txori Gorri atunontzian. Inpesca enpresako arrantzaleak Indiako Ozeanoko uretan ari ziren lanean, itsaso zakarra zegoen toki batean. 27 urteko langile batek galdu zuen bizia istripuan, eta larri zauritu zen atunontziko beste behargin bat. Orain, Seychelleetako Victoria hiriburuko portuan dago Txori Gorri.

Istripu honen harira, arrantzaren sektorean nagusi diren "eskubide urraketak", "hitzarmen duinik eza", "segurtasun neurririk eza" edota "etenik gabeko lanaldiak" salatu ditu LAB sindikatuak.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 30 langile erail dituzte soldatapean lanean Euskal Herrian. Sindikatuen arabera, 36ra igo da hilketen kopurua.