Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo, apirilak 13, bi gizonezko atxilotu zituzten Nafarroako hiriburuan, indarkeria matxista leporatuta. Hain zuzen, "familia barruko tratu txarrak" egotzi dizkiete biei.
Indarkeria matxistarekin lotutako salaketek gora egin dute Euskal Herrian konfinamendu garaian. Esaterako, pasa den astean, gutxienez lau eraso salatu zituzten Bilbon (Bizkaia), Hendaian (Lapurdi), Santurtzin (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba).