ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Tudelako jolas-parke batean izan zen bortxaketa. Argazkia: eRibera
2020/01/15 11:50

Iragan igande goizaldean, urtarrilak 12, emakume bati eraso egin zion gizonezko batek Tuterako (Nafarroa) erdigunean. Emakumea diskoteka batetik irten zenean, ezustean gainera etorri zitzaion erasotzailea, eta hainbat hedabideren arabera, jolas-parke batean bortxatu zuen gero. Emakumezkoaren lagun bat diskotekatik atera eta gunera hurbiltzean, adiskidea oihuka entzun eta ikusi zuen; eta haren gainean, bortxatzailea. Hala, larrialdi zerbitzuetara hots egin zuen, baina ihes egitea lortu zuen gizonezkoak.

Joan dena ere asteburu beltza izan da gurean; gutxienez, beste bost emakumeri egin zieten eraso Euskal Herrian. Batetik, Gasteizen (Araba), bi emakumeri oldartu zitzaizkien haien bikotekideak; eta Iruñean (Nafarroa), bikotekidea kolpatu zuen gizonezko batek, eta beste batek, urratu egin zuen haren bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua. Bestalde, diru truke sexu-harremanak izateko emakume batekin harremanetan jarri ostean, eraso egin zion gizonezko batek; jo egin zuen, baita lepotik heldu ere.

Bilbon, erasoa urtarrilaren 5ean

EITB-k jakinarazi duenez, urtarrilaren 5eko goizaldean beste eraso bat izan zen Bilbon (Bizkaia), metroko bagoi batean. Emakume bat zegoen bertan, eta salatu duenez, begiratuak egin zizkion gizonezko batek. Gero, berari begira, ukituak egin zizkion bere buruari.