ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/08 16:12

Beste eraso baten berri eman dute Iruñean (Nafarroa). Asteburuan 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten emakume bat bortxatzeagatik; jakinarazi dutenez, otsaileko aurreneko astean izan da erasoa. 

Antza, hitzordu bat jarri zuten emakumeak eta gizonak, ustez, hainbat lagunekin elkartzeko. Dena den, gizona bakarrik agertu zen adostutako lekura, eta bera bizi den atarira joatera behartu zuen emakumea. Hango gela batean bortxatu zuen.

Iruñeko Instrukzioko hirugarren zenbakiko Epaitegiaren esku utzi dute bortxatzailea.