ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/11 11:59

Atzo, apirilak 10, eraso bat salatu zuen emakume batek Bilbon (Bizkaia). Jakinarazi zuenez, gizonezko batek hiriburuko etxebizitza batean atxiki zuen bere borondatearen aurka, eta sexu-erasoa egin zion. Emakumeak ihes egitea lortu zuen gero.

32 urte ditu erasotzaileak, eta atzo bertan eraman zuten atxilo.

Aste honetan, gutxienez lau erasoren berri eman dute Euskal Herrian, Hendaian (Lapurdi), Santurtzin (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba).