Aurreko astean jakinarazi zutenez, Mikel Barrios iruindarrari bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Korrekzionalak, eta horrekin batera, 10 urteko lurralde debekua. Defentsak helegitea aurkeztu bazuen ere, ebazpena jaso arte preso izango dute nafarra, Mont-de-Marsango espetxean.
Gaur eguerdirako jarri zuten Barrios agurtzeko hitzordua, eguerdiko 13:00etan.
Duela bi urte irten zen kartzelatik, eta ordutik, kontrol judizialpean bizi izan da, Itsasun (Lapurdi).