Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, bi kide atxilo eraman ditu gaur Ertzaintzak. Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia) bizi dira atxilotuak, eta une honetan, haien etxebizitzak miatzen ari dira ertzainak.
Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, AAEAMren esanetan, eta "sekretupean daude diligentziak". Ez dituzte bi kideak inkomunikatu.