ACTUALIDAD / Violencia machista
Bilbon, andre bat giltzapetuta izan du bere semeak
Animalien gorpu, gorotz eta zabor artean eduki du gatibu baserri batean.
2025eko urriaren 20
Bilbon, andre bat giltzapetuta izan du bere semeak

Bilbon (Bizkaia), Pagasarri mendiaren inguruko baserri batean, 84 urteko andre bat giltzapetuta izan du 60 urteko bere semeak. Hainbat komunikabideren arabera, katuen zein txorien gorpuak, gorotzak eta zaborra izan ditu inguruan emakumeak, eta asteartean askatu zuten bertatik, gizonezkoa kanpoan zenean.

Berria-ren esanetan, bizilagun batek eman zuen abisua, eta baserriko atea soka batekin lotuta topatu zuten. Duela hiru egun, ama gatibu izan duen gizonezkoaren bila ari ziren oraindik.