ACTUALIDAD / Espacios de control obrero
Bilboko Etxarri Gaztetxea husteko agindua atzera botatzea lortu dute
Izatez, urriaren 23an hustu behar zuten Errekaldeko Etxarri, baina Gaztetxearen aurkako salaketa kentzea erabaki du eraikinaren legezko jabeak.
2020eko abenduaren 29
Bilboko Etxarri Gaztetxea husteko agindua atzera botatzea lortu dute

Desalojo arriskuan zegoen Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Etxarri II Gaztetxea; hain zuzen, Gaztetxearen aurkako auzibidearen harira, espazioa urriaren 23an husteko agindua eman baitzuen epaileak. Dena den, Gaztetxeko kideek atzo jakinarazi zutenez, desalojoa etetea lortu dute, salaketa atzera bota baitu eraikinaren legezko jabeak. Hortaz, baliogabetu egin dute Etxarri husteko agindua.


Urriaren 23an Etxarriren desalojoa geratzea lortu zuten hainbat eta hainbat pertsonak, "babes antolatuaren" bidez. Aurreko egunean, Gaztetxearen defentsa aldarrikatu zuten ehunka lagunek Errekalden.

Defentsarako mekanismoak

"Langile kontrolpeko guneen defentsa" berretsi dute Etxarriko kideek, eta "okupazioa jo-puntuan dagoen honetan", azaldu dute "are beharrezkoagoa" dela