ACTUALIDAD / Violencia machista
Bikotekideari, amaginarrebari eta semeari eraso die gizon batek Gasteizen
Atxilotu egin dute 53 urteko gizonezkoa, eta tratu txar jarraituak leporatu dizkiote.
2021eko maiatzaren 18
Bikotekideari, amaginarrebari eta semeari eraso die gizon batek Gasteizen

Joan den asteburuan, Gasteizko (Araba) Koroatzearen auzoan eraso zion amaginarrebari gizonezkoak, kalean. Horren ostean, salaketa jarri zuen amaginarrebak, eta aurreko igandean eraman zuten atxilo erasotzailea. Amaginarrebak salaketan adierazi zuenez, haren bikotekideari eta 19 urteko semeari ere egin zien eraso gizonak, eta "ohikoak" ziren tratu txar psikologiko eta fisikoak.

Azken egunetan, beste bost eraso atera dira argitara Arabako hiriburuan. Maiatzeko bigarren asteburuan gutxienez lau emakumeri eraso zieten, eta bikotekideak beste emakume bati egin zion eraso aurreko asteartean.