ACTUALIDAD / Régimen salarial
Bi langile larriki zauritu dira El Buston izandako istripu batean
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenaren arabera, istripua izan dute bi langilek, eta politraumatismoak dituzte; hamar metroko altueratik erori dira, antza.
2022eko urtarrilaren 11
Bi langile larriki zauritu dira El Buston izandako istripu batean

Gaur goizean istripu bat izan da El Bustoko (Nafarroa) lan batzuetan, 10:40 inguruan, eta bi langile hamar metroko altueratik erori dira.

Beharginetako batek hanketan eta bizkarrean traumatismoak ditu, eta helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; beste langilea anbulantziaz eraman dute leku berera.