Gaur goizean istripu bat izan da El Bustoko (Nafarroa) lan batzuetan, 10:40 inguruan, eta bi langile hamar metroko altueratik erori dira.
Beharginetako batek hanketan eta bizkarrean traumatismoak ditu, eta helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; beste langilea anbulantziaz eraman dute leku berera.