Etxerik gabeko bi pertsonarengana zuzendu ziren bart bi gizonezko, eta diru truke sexu-harremanak izan nahi zituztela esan zioten bietako bati; emakumeari. Ezezkoa eman zien hark, eta biek eskatu zieten bakean uzteko haiengana jo zuten bi gizonei. Haiek, ordea, eraso egin zieten: hala, makilkadaz kolpatu zuten gizonezko etxegabea, eta alde egin zuten gero.
Ospitalean artatu behar izan zituzten erasotuak izan ziren bi pertsonak, eta Ertzaintzak bi erasotzaileak atxilotu ditu jada.