Atzo iluntzean bi eraso matxista izan ziren Gasteizen (Araba). Sansomendi auzoko etxebizitza batean gertatu zen lehenengoa. 43 urteko gizonezko bat bere bikotekide ohiari eraso egiten saiatu zen; botila bat erabili zuen horretarako. Etxe berean zegoen beste pertsona batek ekidin zuen erasoa, erasotzailearen eta erasotuaren artean sartuz. Emakumea defendatu zuen pertsona eskuan zauritu zuen erasotzaileak.
Lehen
erasoa gertatu eta ordu gutxira gertatu zen bigarrena, Pintor
Ortiz de Urbina kalean: 41 urteko gizonezko batek bere
bikotekideari egin zion eraso, lepotik helduz eta astinduz. Erasoaren eraginez, lepoan markak zituen emakumeak.