ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / GuraSOS
2023/07/05 10:47

Berriz gertatu da: atzo goizean, 07:45ak aldera, su hartu zuen Zubietako (Gipuzkoa) erraustegiko eremuetako batek. Bolumen handiko hondakinen birrinketa-hobian izan zen sutea, zaborra hara bideratzen duen mankomunitateetako batek birrintzeko materiala eraman eta husten ari zenean: antza, su hartzeko arriskutsua den materialen bat bota zuten hobira une horretan, eta sutea piztu zen. Bi orduz baino gehiagoz egon ziren sua itzali ezinik, eta erraustegiko baliabideekin itzali zuten azkenean.

GuraSOS elkarteak salatu du, Zubietako erraustegia ireki zutenetik (2020. urtetik dago erabat martxan), gutxienez lau aldiz izan direla suteak. Hondakin handientzako hobian, gainera, "kutsadura oso larria" eragiten duten hondakinak erretzen direla jakinarazi dute GuraSOSeko kideek, eta inguruko bizilagunei eragiten diela ke toxikoak.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari (GHK) beste ohar bat bidali diote: "Zer material eta zer kantitate erre den jakin nahi dugu, baita zer substantzia arriskutsu isuri diren ere. Eta zergatik ez zaien abisatu herritarrei [sutea dela-eta], edota 112ra deitu den, baimenak agintzen duen bezala".

NO HAY COMENTARIOS