ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Leioa.
2022/04/13 09:21

Atzo, apirilaren 12an, gutxienez bi langilek galdu zuten bizia Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela. Batetik, Iruñeko (Nafarroa) Arrosadia auzoko obra batean hil zen langile bat lan-istripuz, eta bestetik, Leioako (Bizkaia) Car Bizkaia enpresan zendu zen behargin bat; heriotza "ez traumatiko" bat izan zen, sindikatuen esanetan.

Beste lan-heriotza baten berri ere eman dute sindikatuek azken egunetan: jakinarazi dute apirilaren 6an hil zela behargin bat Zamudioko (Bizkaia) Ingemat enpresan. Heriotza "ez traumatiko" bat izan omen zen hori ere.

Azken hiru heriotza horiekin, nabarmen egin du gora aurten soldatapeko lanean bizia galdu duten langileen kopuruak: gutxienez hemeretzi izan dira Euskal Herrian, iturri sindikalen arabera.

NO HAY COMENTARIOS