ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/03 07:47

Denbora darama kolokan Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) Gaztetxeak, baina inoiz baino biziagoa da arriskua une honetan. Aurrera doaz Gaztetxearen eraisketa ekarriko luketen obrak (Nogalera 2025 proiektua), eta udalak esan du hilabete honen erdialderako hustu behar dela espazioa, nahiz eta ez dagoen Gaztetxearen jarraipena bermatzeko inolako alternatiba errealik mahai gainean.

Luze doaz Gaztetxeari buruzko negoziazioak udalaren eta Burlatako Gazte Asanbladaren artean. Asanbladak salatu duenez, ordea, udalak ez du "negoziatzeko borondate errealik", eta horrek ekarri du Gaztetxea erabateko ziurgabetasun egoeran mantentzea; eraisketaren mamua gainean, eta espazioko jardunarekin jarraitu ahal izateko beste alternatiba erreal eta egokirik gabe. Asanbladako hainbat kide aurreko astean sartu ziren Burlatako udalbatzarrera, irtenbide bat exijitzera EH Bildu, Zurekin Aldatuz eta Geroa Bai alderdiek osatzen duten udal-gobernuari, baina bere horretan segitzen du egoerak.

Hala ere, lanean jarraitzen du asanbladak, Gaztetxea ziurtatzeko borrokan. "Oraindik proiektuaren biziraupena bermatzen duen alternatibarik ez dagoen heinean", aspaldi egindako hautuari eusten dio: Gaztetxearen defentsa berretsi du, eta espazioa defendatzera deitu du.

NO HAY COMENTARIOS