Ezkerraldea Antifaxistak deituta, atzo iluntzean elkarretaratze bat egin zuten Barakaldon (Bizkaia), aste honetan izan den eraso faxista salatzeko. Auzoz auzo, faxismoa suntsitu lelopean batu ziren protestara ehunka lagun, eta babesa adierazi zioten erasoa jasan zuen pertsonari.
Joan den asteartean, kalean, labanaz eraso zion Barakaldon faxista talde batek. Labankada eman zuen erasotzailea identifikatuta dago, eta atxilo daukate: Asier Garcia da, antza, Outlaws MC talde supremazista, arrazista eta homofoboko kidea.