AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/06 09:07

Astearte honetan, eraso faxista larri bat izan da Barakaldon (Bizkaia). Motoan zihoan faxista talde batek eraso egin zion, Euskal Herriko hainbat espazio politikoren parte izateagatik, ezaguna den pertsona bati. Tentsio une baten ostean, labanaz eraso egin zioten faxistek, eta hura hiltzen saiatu ziren. Sastakatzea ia guztiz saihestea lortu zuen berak; dena den, ebaki bat du bularraldean, sare sozialetan zabaldu duen irudian ikus daitekeenez.

Labankada eman zuen gizona atxilotuta dago, eta pertsona bat hiltzen saiatzea leporatu diote, antza. Gerora jakinarazi dute Asier Garcia dela erasotzaile horren izena, eta lotura zuzen-zuzena daukala faxismoarekin. Outlaws MC taldearen jaka bat zeraman, eta Amerikako Estatu Batuetan 1935ean sortutako talde supremazista, arrazista eta homofobo horren parte da, antza. Dirudienez, ekainean, Gasteizen (Araba) egin zuen elkarretaratze bat Outlaws MC-k.

Gaurko, uztailaren 6rako, mobilizazio deialdi bat egin du Ezkerraldea Antifaxistak. Barakaldoko San Bizente plazan izango da protesta, 20:00etan.

EZ DAGO IRUZKINIK