ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Pascal Lesellier (X)
2026/01/26 10:00

Azken asteburuetan, Baionan (Lapurdi) larunbatetan izaten den merkatura bertaratu dira Bilgune Nazionala (RN) alderdi faxistako zenbait hautagai, jende artean euren eskuorriak banatzeko. Hurrengo hauteskundeetara aurkezteko hautagaitza ultraeskuindarra osatzea lortu du RNk, Pascal Lesellier zerrendaburu dela, eta merkatua baliatu dute azkenaldian propaganda faxista zabaltzeko.

Hainbat antifaxistak egin diete kontra, ordea: aurreko larunbatean, eskuorriak banatzen ari ziren ultraeskuineko hautagaiak tokitik botatzea lortu zuten. Irina bota zieten eta faxismoaren aurkako oihuak egin zituzten manifestariek, eta alde egin behar izan zuten merkatutik. Horren ondoren Lesellierrek prentsari helarazitako oharraren arabera, aurrerantzean Baionako erdigunea ekidin beharko dute RNko hautagaiek, eta euren hauteskunde-estrategia berrikusiko omen dute.

NO HAY COMENTARIOS