ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/27 14:05

Urrian beteko dira lau urte Azpeitian (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialista zabaldu zutenetik, eta horren harira, hainbat ekimen prestatzen ari dira Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideak. Hain zuzen, urriaren 22an ospatuko dute Zentro Sozialistaren laugarren urteurrena, egun osoko egitarau baten bidez. Aurreratu dutenez, 3x3 txapelketa, bazkari bat nahiz musika emanaldiak izango dira, besteak beste. Aurrerago argitaratuko dute egitarau osoa.

Kontseilu Sozialistako kideek aurreko urtean azaldu zutenez, "Azpeitira mugatzen den proiektu lokal bat izatetik urrun, sozialismoaren eraikuntzan funtzio garrantzitsu bat betetzen duen azpiegitura da" Esklabak. "Borroka politiko horrek irauten duen bitartean zilegi izaten jarraituko du, hori baita espazio honen beharra justifikatzen duena: proletalgoaren esklusio egoera eta hura gainditzeko proiektu politikoa", aldarrikatu zuten.

Hona hemen Zentro Sozialistaren hirugarren urteurrenaren harira kaleratu zuten bideoa:


NO HAY COMENTARIOS