ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/14 09:42

Zubietako (Gipuzkoa) erraustegian ia hilabete daramate hondakinak aurrez tratatu gabe errausten, GuraSOS elkarteak Naiz hedabideari azaldu dionez. Ekondakinek esku artean dituen datuen arabera, ekainaren 20tik, 300 eta 600 tona material erretzen dira egunero Zubietan. Berez derrigorrezkoa den aurretiko tratamenduan, berriz, 0,0an dago kontagailua ekainaren 20tik, eta badirudi geldirik dagoela hondakinak aurrez tratatzeko instalazioa. Errausteko jasotako materialak, beraz, zuzenean ari dira bideratzen birrinketa-hobira.

Berez, eta Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegiari emandako baimenek zehazten dutenez, bi zati izan behar ditu errausketak. Aurreneko fasean, etxeetatik bildutako eta jasotako hondakinak tratatzen dira, zenbait material berreskuratzeko eta, nagusiki, izan dezaketen hezetasuna murrizteko. Teorian, horren ondoren baino ezin dira hondakinak erre.

GuraSOSen esanetan, ingurugiroari dagokionez, bi ondorio larri ditu materialak aurrez tratatu gabe errausteak. Birrinketa-hobira oso heze dauden hondakinak ari dira eramaten, eta elkarteak gogorarazi du, hain justu duela urtebete, argitaratu zela hobi horretatik isurketa oso kutsatzaileak ari zirela izaten. Bestalde, gainera, materialen hezetasunak eragiten du labeen funtzionamenduaren tenperaturak behera egitea, eta airea kutsatzeko aukerak handitzen ditu horrek.

Hilabete honen hasieran, beste sute bat izan zen Zubietako erraustegian, GuraSOSek salatu zuen modura. Lau suteren berri eman du jada.

NO HAY COMENTARIOS