ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / edatv.news
2024/06/19 08:59

Aurora Picornell 1937an erail zuten faxistek Balearretan, eta La Pasionaria mallorquina ezizenez ezaguna da. Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) militantea eta buruzagia zen, baita sindikalista ere, jostun-lanetan aritua. Mallorcako "matxinatuen bandoko" faxistek atxilotu, bortxatu eta torturatu zuten, eta 1937ko urtarrilaren 5ean fusilatu zuten Manacor hirian, 24 urte zituela.

Balearretako Memoria Demokratikoaren Legea indargabetu nahi du orain Vox alderdiak, PPren babesarekin. Auzi hori atzo zen lantzekoa Balearretako Parlamentuan, eta, horren harira, protesta-ekintza bat egin zuten oposizioko zenbait diputatuk: 1936az geroztik faxistek eraildako hainbat pertsonaren argazkiak atera zituzten parlamentuan. Besteak beste, Molinarreko Bost Gorriak eta Aurora Picornell bera izan zituzten gogoan.

Ekintza horren aurrean, Balearretako Parlamentuko presidente Gabriel Le Sennen (Vox) erantzuna bortitza eta zentsuratzailea izan zen: Picornellen erretratua kendu eta apurtu zuen (ordenagailu batean jarri zuen argazkia diputatuetako batek), eztabaida bete-betean. Horretaz gain, parlamentutik kanporatu zituen faxisten biktimen irudiak erakutsi zituzten hautetsietatik bi.

"Mahaiak neutrala izan behar du", adierazi zuen gero Le Senne faxistak: "Gustatuko litzaidake beste era batera jokatzea, baina ez didate beste aukerarik utzi".

Atzo, parlamentuan Memoria Demokratikoaren Legearen indargabetzeaz ari ziren bitartean, protesta bat izan zen kanpoan. Ehunka lagun bildu ziren bertan, garaian Espainiako Estatu mailan aitzindaria izan zen legea atzera bota ez dezatela exijitzeko. Memòria de Mallorca elkarteak antolatu zuen kontzentrazioa.

NO HAY COMENTARIOS