EFEMÉRIDES / Fascismo

Urriak 7: David Salvadorren erailketa

Triple A talde parapolizialak Andoainen erail zuen taxi-gidaria, 1977ko urriaren 7an.
Urriak 7: David Salvadorren erailketa

Gaurko egunez, duela 49 urte, Alianza Apostólica Anticomunista-Triple A eskuin muturreko talde parapolizialak David Salvador erail zuen Andoainen (Gipuzkoa), 1977ko urriaren 7an. Taxi-gidaria zen, eta 45 urte zituen.

Lepo atzealdean bi balaz tirokatuta, haren hilotza aurkitu zuten urriaren 7ko goizaldean. Egun batzuk beranduago, Triple A-k David erail zuela aitortu zuen, Salvador ETAren informatzaile bat zelako akusaziopean. Alabaina, inoiz ezin izan da David eta erakunde armatuaren arteko harremanik egiaztatu. Bi aste lehenago, talde faxistak El Papus aldizkariaren aurka egin zuen atentatua, eta hamazazpi lagun zauritzeaz gain, pertsona bat erail zuen.

PRISA taldeak auzia ezkutatu zuen mediatikoki, eta inoiz ez da inor epaitua izan krimen harengatik. Azken urteotan, Goldatu kolektibo memorialistak eta tokiko erakundeek hainbat eskakizun egin dituzte eskuin muturraren zigorgabetasunarekin amaitu eta justizia egin dadin.