ACTUALIDAD / Sindicalismo
Atzo grebara jo zuten berriz Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek
Ekainaren 14rako egin dute bigarren greba deialdi bat, lan-baldintzen hobekuntza jasoko duen sektoreko hitzarmen berri baten alde. Langileei ezarritako gutxieneko zerbitzuak %100ekoak izanda ere, beste behin egin zuten aurrera mobilizazioekin.
2021eko maiatzaren 21
Atzo grebara jo zuten berriz Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak luze egon dira greban; lan-gatazka hasi zenetik, 250. greba eguna izango da ekainaren 14koa. Atzo ere grebara jo zuten, eta %100eko gutxieneko zerbitzuak inposatu zizkieten arren, elkarretaratzeekin aurrera egitea lortu zuten beste egun batez. Donostiako (Gipuzkoa) Adegiren, Laresen, Garenen eta Matiaren aurrean batu ziren protestan.

Sektoreko lan-hitzarmen berria da beharginen eskaera nagusia, lan-baldintzen hobekuntza bermatzeko. Hori ez ezik, beharrezkotzat jotzen dute "egoitzen eredua" aldatzea. Ekainaren 14an egingo dute greba berriro eta, atzokoan bezala, mobilizazioak eta ekitaldiak egingo dituzte langileek.