ACTUALIDAD / Crisis capitalista
Atzera egin du Espainiako Gobernuak, eta oraingoz ez du argindarraren prezioa mugatzeko eskatuko
Europar Batasunari eskatu behar omen zion handizkako merkatuan argindarraren prezioa mugatzeko, orduko megawattaren prezioa gehienez 180 eurokoa izan zedin. Dena den, neurri hori baztertu du azkenean; beste esku-hartze batzuk ari omen da aztertzen.
2022eko martxoaren 22
Atzera egin du Espainiako Gobernuak, eta oraingoz ez du argindarraren prezioa mugatzeko eskatuko

Energia Trantsiziorako ministroak, Teresa Riberak, aurreko astean esan zuen argindarraren prezioa mugatzeko eskatuko ziotela Europar Batasunari Espainiako Gobernuak eta Portugalgoak. Hain justu, handizkako merkatuari muga bat ezartzea proposatu nahi omen zuten, orduko megawattak gehienez 180 euroko prezioa izan zezan. Jakinarazi dute, baina, eskaera hori bazterrean utziko duela azkenean Espainiako Gobernuak.

Orain beste neurri batzuk ari omen da aztertzen, Europar Batasunean "guztien adostasuna" izan dezaketenak. Ez dute proposamen horien berri eman, ordea.

Espainiako Estatuan, batez beste, 229,71 euroan dago orduko megawattaren prezioa handizkako merkatuan. Martxoaren 8an 544,98 eurora heldu zen zenbateko hori.

Ikusi hemen bizitzaren garestitzea, zenbakitan