Energia Trantsiziorako ministroak, Teresa Riberak, aurreko astean esan zuen argindarraren prezioa mugatzeko eskatuko ziotela Europar Batasunari Espainiako Gobernuak eta Portugalgoak. Hain justu, handizkako merkatuari muga bat ezartzea proposatu nahi omen zuten, orduko megawattak gehienez 180 euroko prezioa izan zezan. Jakinarazi dute, baina, eskaera hori bazterrean utziko duela azkenean Espainiako Gobernuak.
Orain beste neurri batzuk ari omen da aztertzen, Europar Batasunean "guztien adostasuna" izan dezaketenak. Ez dute proposamen horien berri eman, ordea.
Espainiako Estatuan, batez beste, 229,71 euroan dago orduko megawattaren prezioa handizkako merkatuan. Martxoaren 8an 544,98 eurora heldu zen zenbateko hori.
Ikusi hemen bizitzaren garestitzea, zenbakitan