ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/12 16:52

Datorren maiatzaren 27an beteko dira 91 urte Ategorrietako (Donostia, Gipuzkoa) sarraskitik; 1931n, Bigarren Errepublikaren garaian hain zuzen ere, Pasaiatik (Gipuzkoa) manifestazioan zihoazen zazpi grebalari hil eta beste 33 zauritu zituen Guardia Zibilak. Horren harira, hainbat ekimen prestatu dituzte Donostiako eta Oarsoaldeako Kontseilu Sozialistek.

Batetik, eta Ategorrietan gertatutakoa abiapuntutzat hartuta, hitzaldi bat egingo dute maiatzaren 21ean. Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 17:00etan. Bestalde, urteurrenaren egunean, maiatzaren 27an, ekitaldi politiko bat egingo dute Ategorrietako erlojua delakoan, 19:00etan.

Bi Kontseilu Sozialistek adierazi dutenez, Ategorrietan gertatutakoa oroitzea eta politikoki ikastea bilatzen dute hitzaldiaren eta ekitaldiaren bidez, baita ikaspen horiek mahaira ateratzea ere. "1931ean zein gaur egun bizi den krisi kapitalistak gizarte burgesaren kontraesanak era gordinenean erakusten ditu eta antolakuntza politiko independentearen beharra azaleratzen du", gaineratu dute: "Proletalgoaren antolakuntza independentea erdiesteko bidean ulertzen dugu Ategorrietako sarraskiak duen garrantzia politikoa".

1931ko maiatzaren 27a

Bigarren Errepublikaren garaian, 1931. urteko maiatzean, Pasaiako arrantzaleak haien lan-eta bizi-baldintzak defendatzeko borrokan zeuden murgilduta, eta greba eguna zuten maiatzaren 27a. Pasaiatik Donostiara egin zuten martxa bat egun horretan, eta erlojua 10:00ak jotzear zela, Ategorrietan, Guardia Zibilak grebalarien aurka egin zuen: langile asko atxilotu, 33 zauritu eta zazpi hil zituen, tiroz.

1936ko gerrako eta frankismo garaiko fusilamenduak kontuan hartu gabe, XX. mendean Euskal Herrian langile mugimenduaren aurka izan zen sarraskirik handiena izan zen Ategorrietakoa.

NO HAY COMENTARIOS