Joan den asteburuan, gutxienez lau emakumeri eraso diete haien bikotekideek Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa). Gasteizen izan ziren eraso horietatik hiru; bi igandean, eta bat larunbatean. Igandean, hain zuzen, Pilar auzoan eta San Martinen atxilotu zuten gizon bana, haien bikotekideei eraso egiteagatik. 52 urte ditu erasotzaileetako batek, eta 37 besteak. Larunbatean, berriz, Lakua-Arriagan atxilotu zuten 32 urteko gizon bat, kalean neska lagunari eraso ziolako.
Iruñean, bestalde, gizon batek lokal batean giltzapetu zuen bere bikotekidea. Suhiltzaileek ireki behar izan zuten atea, eta ordura arte, lokalean gatibu egon zen emakumea.