ACTUALIDAD / Consejos socialistas
Arrail Sakanako Irratsaio Sozialista, martxan
Eztanda Irratian emango dute Arrail irratsaioa, zuzenean, eta hainbat auzi politiko izango dituzte hizpide. Entzungai dago lehenengo saioa: IAk hurrengo asterako deitutako ikasle grebaren inguruan jardun dute.
2022eko urriaren 20
Arrail Sakanako Irratsaio Sozialista, martxan

Irratsaio bat jarri du martxan Sakanako Kontseilu Sozialistak: Arrail Irratsaio Sozialista. Aste honetan jakinarazi duenez, Eztanda Irratian (107.6 FM) arituko dira zuzenean, baina gerora saioak entzuteko aukera ere egongo da: Youtube-n nahiz Ivoox plataforman egongo dira entzungai.

Kontseilu Sozialistako kideek azaldu dute informazioa emateko eta hainbat auzi politikoren inguruan mintzatzeko baliatuko dutela irratsaioa. Aurreneko saioa entzun daiteke jada, Youtube-n nahiz Ivoox-en: Hezkuntza eta ofentsiba kapitalista. Ikasle Abertzaleak antolakundeak hurrengo ostegunerako, hilaren 27rako, deitu duen ikasle greba izan dute mintzagai saio horretan; Sakanako IAko kide batek hartu du hitza.

Hona hemen Arrailen lehenengo saioa: