ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Diario de Noticias
2025/01/08 07:42

Nafarroako Estatistika Erakundearen (Nastat) arabera, 2024ko azaroaren 30ean, legezko 1.135 apartamentu turistiko zeuden Nafarroan, 3.958 plazarekin. Urtebeteko epean, beraz, %33,2 egin du gora apartamentu turistiko kopuruak. Urte arteko alderaketa eginez gero, apartamentu horietan turistek igarotako gauen tasa %27 igo zen (Espainiako Estatuan %2,7koa izan zen igoera), baina, hala ere, turismora bideratutako etxebizitza horien gutxiengoa baino ez zeuden beteta azaroaren 30ean: %22,8 besterik ez. Betetze maila %5 jaitsi da urtebetean.

Nafarroan bertan, apartamentu turistikoetan izan den jarduerak landa-eremuetako turismoa gainditu du jadanik, turistek 421.579 gau eman baitituzte aurrenekoetan eta 408.525 gau landa-eremuetako ostatuetan. Hala ere, badirudi hoteletatik kanpoko establezimendu turistikoetan kanpaleku-ereduak jarraitzen duela nagusi izaten: campingetan 712.822 gau igaro dituzte bisitariek.

Hala ere, Nastatek emandako datuetan, ez dira kontuan hartzen legez kanpoko establezimenduak. 2017tik 2020ra bitartean soilik, Iruñean 351 apartamentu turistiko ilegal atzeman zituen Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak. Horietatik asko, 81 hain zuzen ere, hiriburuko Alde Zaharrean zeuden. Udalak 2024ko irailean erabaki zuen Alde Zaharrean legezko apartamentu turistiko berriak jartzeko lizentzia gehiago ez ematea, baina ez zuen neurririk iragarri dagoeneko martxan dauden negozio ugariei dagokienez.

NO HAY COMENTARIOS