ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Anbulantzietako langileak Donostia Ospitalean, gaur. Argazkia: LAB
2021/02/17 12:20

"Osakidetzako plantillako langileek, anbulantzietakoek barne, dagoeneko hartu dute txertoa; haatik, anbulantzietako langile gehienei (azpikontratatuei, guztirako kopuruaren %99ri) ez zaie eman, eta ez dakite hori noiz izango den". Hala azaldu dute langileek gaur Donostia Ospitalean (Gipuzkoa), Anbulantzietako langileen txertaketa orain lelopean egindako mobilizazioan.


Eusko Jaurlaritzak langile horiekiko "jokabide iraingarri eta umiliagarria" duela salatu dute beharginek, LAB, ELA, UGT, CCOO, USO eta CNT sindikatuek babestutako protestan.


"Kolektibo honek ikusten du babesik gabe dagoela, eta nazka-nazka eginda dago anbulantzia zerbitzua azpikontratatzeko politikaren ondorioekin", salatu dute langileek: "Osakidetzaren ikusmoldean, 1.500 profesional sanitario hauek bigarren edo hirugarren mailako langileak dira, eta onartu ezineko tratua ematen die, erabateko konpromiso soziala agertu duten arren".