ACTUALIDAD / Política institucional
Amazonek, Metak eta OpenAIk milioidun dohaintzak egin dizkiote Trumpi
Presidentetzari ekiteko dirutza pribatua jaso du, eskuzabal agertu baitira hainbat enpresa erraldoi. Amazonek, gainera, zuzenean emango du Trumpen agintaldiaren ospakizuna. Musk kargudun berriak ere inplikazio handia izan du: 238.500 milioi dolarrekin finantzatu du Trumpen kanpaina.
2024eko abenduaren 17
Amazonek, Metak eta OpenAIk milioidun dohaintzak egin dizkiote Trumpi

Amazon, Meta eta OpenAI enpresa erraldoiek milioi dolar bana emango dituzte dohaintzan, Amerikako Estatu Batuetako presidente berri Donald Trumpen inbestidurarako eta bere agintaldiaren hasierarako. Hala jakinarazi du The Wall Street Journal egunkariak. Jeff Bezosek, Amazoneko kargudun eta The Washington Post egunkariko jabeak, Amazonen bitartez dirutza izugarria emateaz gain, zuzenean eta doan emango du faxistaren kargu-hartzea, Amazon Prime Video plataforman.

Antza denez, 2017an, Trumpen gobernuari 58.000 dolar eman zizkion jadanik Bezosek. Liskarrak izan omen dituzte azken urteetan, beste arrazoi batzuen artean, 2021eko hauteskundeetan ez zuelako hautagairik babestu. Orain, ustezko borroka horiek alde batera utzita, Bezosek "aparteko itzulera politikoagatik" zoriondu du Trump.The Washington Post-ek

Metak eta OpenAI enpresek ere milioi bat dolarreko dohaintzak eskaini dizkiote Trumpi, bere presidentetza hasteko erabil ditzan. Antza, Trumpen begikotasuna lortzen saiatzen ari dira enpresa handi horiek guztiak, ofizialki azken hauteskunde-kanpaina finantzatu ez zuten arren.

Muskek ia 250.000 milioi dolar eman ditu kanpainarako

SpaceX eta Tesla konpainien jabeak, Elon Muskek, inplikazio osoa izan du Trumpen hautagaitza-kanpainan: ia 250.000 milioi dolar bideratu ditu horretara, The Wall Street Journal egunkariaren esanetan. Inplikazio handia izan du Muskek kanpaina osoan zehar, eta nolabait saritu du Trumpek: AEBetako Gobernuaren Eraginkortasun Saileko buru izendatu du.

Badirudi 100.000 milioi euro egin duela gora Musken aberastasunak azken hilabeteetan. Ondorioz, inbertitzaileak bere enpresen alde egiten ari dira apustu burtsan: Teslaren akzioak %47 igo ziren hauteskunde-egunetan. Automobil elektrikoen enpresaren %13ren jabe da Musk, 49.000 milioi dolarreko parte-hartzea baitu osotara.