Pasa den larunbatean, maiatzak 2, gizonezko bat atxilotu zuten Donostian (Gipuzkoa). Izan ere, eraso egin zion bikotekide ohiari, Altza auzoko etxebizitza batean. Erasoaren ondorioz, emakumeak hainbat lesio eta kolpe zituen gorputzean, eta ospitalean artatu behar izan zuten.
Berez, erasotua babesteko agindu judizial bat dago martxan. Izan ere, aurrekariak ditu erasotzaileak, aurretik ere eraso egin izan diolako emakumeari.
Gizonezkoa epailearen esku utzi zuten atzo, maiatzak 3, eta Martuteneko kartzelan sartu dute momentuz.
Erasoa jazo zen egun berean, larunbata, beste emakume bati egin zioten eraso, Barakaldon (Bizkaia). Botila bat eta labana bat erabilita, bikotekidea zauritu zuen 63 urteko gizonezko batek.