ACTUALIDAD / Cárcel
Bigarren gradua ezarri diete Altsasuko auziagatik espetxeratutako bost gazteri
Oihan Arnanz, Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda aldatu dituzte bigarren gradura, Espainiako Espetxe Zuzendaritzaren aginduz. Zigorraren laurdena bete dute jada bost gazteek. Iazko abenduan hirugarren graduan sailkatu zituzten Iñaki Abad eta Aratz Urrizola.
2020eko urtarrilaren 10
Bigarren gradua ezarri diete Altsasuko auziagatik espetxeratutako bost gazteri

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak hirugarren gradua ezarri die Oihan Arnanzi (bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra), Jokin Unamunori (zortzi urte eta erdiko zigorra), Adur Ramirez de Aldari (zortzi urte eta erdiko zigorra), Jon Ander Cobi (zazpi urte eta erdiko zigorra) eta Julen Goikoetxeari (zazpi urte eta erdiko zigorra). Behin bigarren graduan sailkatuta, unean uneko irteerak egin ahalko dituzte Zaballako (Araba) espetxetik, asteburuetan zein jaiegunetan.

Zigorraren laurdena bete dute jada bost gazteek. Bigarren graduan sailkatuta egonda, "hirugarren gradurako progresiorako aukera" lukete, Berria-ren arabera.

Urrizola eta Abad, hirugarren graduan

Duela hiru aste jakinarazi zutenez, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola hirugarren graduan daude dagoeneko, zigorraren hiru laurdenak bete dituztelako. Gradu horretan, presoek lo egitera soilik joan behar dute espetxera.