ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/19 16:20

Carpinteria y Reformas Iznas enpresarentzat jarduten duen langile batek lan-istripu larri bat izan zuen aurreko asteazkenean, abenduaren 14an. Zornotzako (Bizkaia) obra batean, ebakitzeko eskuzko makina bat manipulatzen ari zen behargina, baina ezbeharra izan zuen eta urradura larri bat egin zuen hanketako batean. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu ziren.

CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, Iznas Arotzeria eta Erreformak enpresarentzat soldatapean lan egin arren, Gizarte Segurantzan alta eman gabe aritzen zen zauritutako behargina; alegia, lan-kontraturik gabe. Jatorri atzerritarrekoa da, eta "legez kanpoko egoera administratiboan" dago gaur-gaurkoz, nahiz eta hiru urte baino gehiago daramatzan Espainiako Estatuan bizitzen. Izatez, Espainiako Estatuan bizitzeko eta lan egiteko legezko baimenak eska ditzake jada, baldin eta enpresak lan-kontratu bat egiteko asmoa baldin badauka.

NO HAY COMENTARIOS