ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / CNN
2025/09/02 14:09

Alemaniako iparraldeko Renanian bi aste barru izango dira bozak, irailaren 14an, eta berriz sartu du muturra Elon Muskek. Amerikako Estatu Batuetako handikiak, Tesla eta X enpresen jabe denak, Alemaniarentzako Alternatiba (AfD) alderdi faxistarentzat eskatu du botoa beste behin ere. "Edo Alemaniak AfDri ematen dio botoa, edo Alemaniaren amaiera izango da", idatzi zuen bere jabetzako X plataforman.

Friedrich Merz kontserbadoreak joan den maiatzean hartu zuen kantziler kargua, eta beraz, hitzordu garrantzitsua izango da datorren irailaren 14koa, bere babesa neurtzeko. Izan ere, Alemaniako estatu federalik jendetsuena da iparraldeko Renania, 13,7 milioi biztanlerekin. 

Aurretik ere, Muskek eskatu izan du botoa Alice Weidel buru duen alderdiarentzat. Hauteskunde orokorren atarian, iragan otsailean, AfDren ekitaldi batean hartu zuen hitza milioidunak. "AfD da itxaropenik onena Alemaniarentzat", esan zuen.

NO HAY COMENTARIOS