Aernnovako zuzendaritzak azaroan azaldu zion Berantevillako (Araba) plantako langile batzordeari enplegu-erregulazio espedientea ezarriko zuela, lantokiko 454 beharginetatik 101 karrikaratuz.
Langile batzordeak berretsi du
ez duela kaleratzerik sinatuko. Langileek lanuzteak hasi zituzten atzo, hilak 3; asmoa da, txanda bakoitzeko, zortzi orduko etenak egitea. Jarraipenari dagokionez, langile batzordearen
arabera, ia langile guztiek egin zuten bat atzoko lanuzteekin.