ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / news.sky.com
2026/01/08 12:23

Amerikako Estatu Batuen Kostako Guardiak Venezuelari lotutako bi petrolio-ontzi atzeman zituen atzo, Washingtonen arabera, "zigorrak saihesteko" balio omen duen "ontzidi mamuaren" aurkako operazio koordinatu batean. Kristi Noem Barne Segurtasuneko idazkariak lapurretak baieztatu zituen, Donald Trump presidentearen babesarekin.

Britainiarrekin elkarlanean esku hartu zuten Marinera petrolio-ontzi errusiarraren kontra, John Healey Defentsa ministroaren esanetan. Errusiak, bere aldetik, "nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmen" gisa salatu zuen ekintza.

Pete Hegseth Gerra idazkariak presidentearen eskaeren barruan kokatu zuen operazioa, "segurtasun hemisferikoa mehatxatzen duten" ontziak jazartzeko agindua omen baitute. "Energia-merkataritza legitimoa eta legala bakarrik onartuko da, Estatu Batuek zehazten duten bezala", aldarrikatu zuen.

NO HAY COMENTARIOS