ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Sugarra gaztetxea
2020/09/20 19:54

Lizarran (Nafarroa) aste honetan ezabatu dute Lucio Urtubia militante anarkistaren omenezko murala, udalaren aginduz. Sugarra gaztetxeko kideek azaldu dutenez, hainbat bilera izan dituzte Jorge Crespo zinegotziarekin, eta hark adierazi izan du "printzipio politikoen baitan" hartzen dituela erabakiak. Hala, mural osoa ezabatzeko agindu du.

Gaztetxeko kideek salatu dute ez dela "bidezkoa" udaletxeari "kaleak aldarrikapenez apaintzeko baimenak" eskatu behar izatea, eta are gutxiago, "udaleko Zerbitzu Departamenduaren iragazkitik pasatu behar izatea". Gainera, azpimarratu dute Lizarran "guztiz mugatuta" dagoela "jardun politikoa egitea", eta "pankartak jartzeagatik isunak" jartzen ari direla udaltzainak, beste jazarpen kasu batzuen artean.

PROTESTA OSTIRALEAN

Zentsurari erantzunez, Sugarra gaztetxeak deialdia egin zuen ostiralerako, Urtubiaren omenezko murala berriro margotzeko. Eguraldia zela eta, ordea, ezin izan zuten murala egin. Dena den, elkarretaratze bidez "adierazpen politikorako askatasuna" aldarrikatu ostean, Urtubiaren oroigarri bat ipini zuten plazan. Bestalde, Lizarrako Alde Zaharreko eta San Miguel auzoko 120 lagun baino gehiagok ohar bat argitaratu dute. Muralaren ezabaketa salatzeaz gain, "elkartasun osoa" adierazi diete gazteei, eta "zentsurarik gabeko" auzo bat aldarrikatu dute.