ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/26 15:06

Gipuzkoako gizon batek bere 3 urteko alabari eta 9 urteko bizilagun bati sexu-abusuak egin dizkie. Bigarrena izan da gizonaren aurkako salaketa jarri duena, eta epaileak aske utzi du erasotzailea, hainbat neurri indarrean sartuta.

9 urteko neska gizonaren etxera joaten zen askotan, gizonaren alaba nagusiak etxerako lanak egiten laguntzen baitzion haurrari. Alaba nagusia etxean ez zegoenean egin zizkion sexu-abusuak neskari. Salatu duenez, azaroaren 7an eta 14an izan ziren erasoak.

Epaileak adierazi du biktimak salatutako gertakariak "koherenteak" direla, eta ikerketa judizialean kontatu zuena "sinesgarria" dela. Erasotzaileak akusazioak ukatu dituenez, baina, aske utzi dute, neurri batzuekin: urruntze-agindua eta harremanetan jartzeko debekua. Epaitegiak esan du neurri horiekin "babestuta" dagoela neska, eta hori argudiatuta bota du atzera bere abokatuek eskatutako prebentziozko espetxeratzea.

NO HAY COMENTARIOS