ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / 20 Minutos
2023/01/10 11:19

2023. urtea hastearekin batera, eta Ukrainako gerrak leher egin eta ia urtebetera, iragarri dute Polonian masiboki jasoko dutela formakuntza militarra 200.000 zibilek. Dirudienez, esperientzia militarrik gabeko pertsonak deituko dituzte nagusiki, eta hainbat hedabidek diote mobilizazio posible baterako hautatu dituztela erreserbista horiek guztiak. Derrigorrezkoa izango omen da haientzat prestakuntza militarrean parte hartzea, nahiz eta, berez, Polonian 2009an geratu zen bertan behera derrigorrezko zerbitzu militarra.

130.000 omen dira formakuntza militarra jasotzera deitu dituzten eta esperientzia militarrik ez daukaten erreserbistak. 28.000 modu boluntarioan aurkeztu dira soldadu izateko, eta 38.000 pertsonak nolabaiteko prestakuntza militarra jaso dute jada azken urteetan.

Gaur egun, 164.000 soldadu dira Poloniako indar militarretan. Antza, baina, 300.000 soldadu izan nahi ditu gobernuak; ia bikoiztu egin nahi du indar kopurua. Duela bost urte, bestalde, Lurralde Defentsarako Indarra delakoa sortu zuen Poloniako Gobernuak. Indar paramilitar horien parte dira 30.000 boluntario inguru, baina jende gehiago batzea nahi dute, 50.000 izatera heltzeko. Gobernuak, gainera, borondatezko zerbitzu militar bat jarri du martxan berriki, eta 1.000 euroko soldata nahiz onura fiskalak eskaintzen dizkie parte hartzen dutenei.

NO HAY COMENTARIOS