ACTUALIDAD / Primero de mayo
12:30ean Iruñeko Zezen Plazatik: EHKSren deialdia Maiatzaren Lehenerako
Mugimendu Sozialistak manifestazio bat egingo du gerra inperialistaren, NATOren, Europar Batasunaren eta sionismoaren kontra, joan den asteburuan Kubara materiala bidaltzeko bilketa solidarioak egin ostean.
2026eko apirilaren 28 - 07:12
12:30ean Iruñeko Zezen Plazatik: EHKSren deialdia Maiatzaren Lehenerako
EHKSk iazko Maiatzaren Lehenean egindako mobilizazioa.

Aurten ere, Langileon Nazioarteko Egunean kaleak hartuko ditu Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak. Aurreko bi urteetan Bilbon (Bizkaia) mobilizatu ostean, aurtengo Maiatzaren Lehenerako, Iruñean (Nafarroa) antolatu du manifestazio bat Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS). Iaz bezala, gerra inperialistaren aurkako aldarria nagusitu da deialdian: NATOri, Europar Batasunari eta sionismoari ezetz esango diote milaka manifestarik, langile-klasea "nazioarteko indar" bilakatzeko premia nabarmenduz.

EHKSk martxoaren amaieran aurkeztu zuen mobilizazio-deialdia, eta manifestazioa nondik eta noiz irtengo den zehaztu du jada: Iruñeko Zezen Plazatik abiatuko da, 12:30ean.