AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/21 21:41

Aste honetan atera dute argitara, Bilbon (Bizkaia), gutxienez bederatzi emakume prostituzioan aritzera derrigortzen zituen sare bat. Ametzola auzoko lokal bat baliatzen zuen prostituzio-sareak emakume horiek esplotatzeko, eta drogarekin trafikatzera ere behartzen zituen. Latinoamerikakoak dira, iruzur eginez, sareak harrapatutako emakume guztiak. Bederatzi proxeneta atxilotu dituzte sare horri lotuta; zehazki, Bilbon, Barakaldon (Bizkaia) eta Castro Urdialesen (Kantabria).

Hori dela-eta, mobilizatzera deitu zuen Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Sexu-esplotaziorako sareak borrokatu! aldarriaren pean, protesta bat izan zen atzo arratsaldean, Ametzolako tren geltoki aurrean.

"Sexu-esplotaziorako sareen aurrean, gure jarrera irmoa da: gure erreprodukzioa eta sexualizazioa saltzera kondenatzen gaituzten baldintzekin amaitu behar dugu, horren alde jardungo duen estrategia politikoaren baitan antolatuz", adierazi zuten atzo Itaiako kideek: "Horretarako, hori sostengatzen duten figurak borrokatu eta prostituzioan harrapatuta dauden emakumeen kriminalizazioari zein jazarpenari aurre egin behar diegu, emakume horiek antolakuntza politikora batzeko hautua eginez".

"Apurka- apurka, emakume guztien batasuna eskuratu eta bestelako bizi-baldintza batzuk eskuratzeko borrokak martxan jarri behar ditugu", gaineratu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK